Hauspo bat bihotzari ikuskizunak trikitixaren eta herri baten arteko lotura emozional eta kulturala jartzen du agerian, Azkoitian instrumentu honek izan duen eta oraindik duen garrantzitik abiatuta. Soinu-txikia da ikuskizunaren protagonista, baina haren inguruan hainbat adierazpide artistiko elkartzen dira: musika, panderoa, dantza, bertsoa, poesia eta pintura. Festa eta erromeria giroan, narratzailearen begirada poetikoak trikitixaren inguruko mundua osatzen duten elementuak lotzen ditu: musikariak eta dantzariak, herria eta plaza, oroitzapenak eta bizipenak.
Azkoitiko hainbat txokotatik eta herriaren memoria kolektibotik barrena Atrasku tabernatik eta langileen apopilo-etxeetatik Gerra Zibilaren garaira, Urrategiko mendiko erromerietatik fabriketara, eta auto, itsasontzi zein hegazkinetara, trikitixak denboran eta espazioan zehar izan duen presentzia erakusten da.
Hauspo bat bihotzari ez da trikitixa-emanaldi hutsa: herri baten izaera, memoria eta emozioak ospatzeko festa artistikoa da. Hauspoaren arnasa eta bihotzaren taupada uztartuz, trikitixak euskaldunon barruan piztu duen guztia plazaratu nahi du: poza, nostalgia, bizitasuna, dantza, komunitatea eta bizitzeko gogoa.
Help center
Promotions and discounts
Kenne uns
Bist du ein Organisator?
Kundenservice
Whoops! Time has run out.
Remember that you have 15 minutes to complete the process.Sie haben die maximale Anzahl von Tickets für diese Sitzung überschritten.
Bitte schließen Sie diesen Kauf zuerst ab, wenn Sie mehr Tickets kaufen möchtenSie haben die maximale Anzahl von Tickets für diesen Tarif überschritten.
Bitte schließen Sie diesen Kauf zuerst ab, wenn Sie mehr Tickets kaufen möchten