El plazo para la venta de este evento ha terminado.

Entrada IKASLE JAIALDIA en Bizkaia

Descripción

Kaixo ikasle!
Ikamak bost urte bete ditu ikasturte honetan. Hala ere, argi dugu Ikama hezkuntza propio baten aldeko borroka luzea duen Ikasle Antolakundearen katebegi dela. Bosgarren urteurrena baliatuz, ikasturte amaieran ikasleon elkargune izango den ikasle jaialdia antolatu dugu ekainaren 6an, Astran (Gernika). Bertan, hausnarketa eta transmisioa helburu dituen eskaintza politikoa eta elkar ezagutzarako egun osoko aisialdi eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izango dugu.

Azken ikasturtean, euskal ikasleok bizi dugun garaiaren araberako jarduna eta borroka aurrera eramanez, heziguneak astindu ditugu. Besteak beste, palestinari elkartasuna adierazteko mobilizatu gara, euskararen aldeko olatua hauspotu dugu, martxoaren 3an memoria eta borroka aldarrikatu genuen eta martxoaren 17an heziguneak hustu genituen Greba Orokorraren deialdiari erantzunez.
Orain, ikasturteari amaiera borobila eman eta irudi indartsu batekin amaituko dugu.

Animatu eta bertan ikusiko dugu elkar!

Gora ikasleon borroka!

Astra