“Euskelelea”-ren arrakastaren ondoren, oraingoan ere Enrike Solinísen jatorrizko ideia batean oinarriturik, Juan Kruz Igerabidek bere hitz jakintsuak jarri dizkio laguntasunari buruzko ipuin xarmangarri honi. 0 urtetik 99ko haurrak eta familia osoa liluratuko dituen ipuin musikatua duzue, Irene Iruretaren ilustrazio eder eta deigarriez lagundua. Xirribit arrabita txiki magikoa da, Euskelele bere lagunarekin eta basoko lamiekin batera zenbait abentura harrigarri eta hunkigarri biziko dituena. Ohiko moduan Euskal Barrok Ensembleko musikari bikainek interpretatua eta Maika Etxekopar kontalari zoragarriaren ahots goxoaz kontatua, doinu herrikoi, dantzagarri eta antzinakoen bidez gure irudimena eta bihotzak sakoneraino ukituko ditu ipuin eder honek, musikaren botere magikoari esker guztiok kantuan jarriz, barre eginaraziz eta malko bat edo beste ixuraraziz.
Centro de ayuda
Promociones y descuentos
¿Eres organizador?
Atención al cliente
¡Oups! El tiempo se ha agotado.
Recuerda que tienes 15 minutos para completar el proceso.Has excedido el número máximo de entradas para esta sesión.
Por favor complete esta compra primero si desea comprar más entradasHas excedido el número máximo de entradas para esta tarifa.
Por favor complete esta compra primero si desea comprar más entradas