Euskararen etorkizuna jokoan dago. Azken hamarkadetan zehar egindako ahalegin kolektiboari esker Euskal Herriko berezko hizkuntzak aurrerapen handiak izan ditu, baina asko dira susperraldi aro hau eten denaren eta atzeraldia etor daitekeen zantzuak.
Gaur egungo globalizazio eta digitalizazioak, oldarraldiaren areagotzeak, erabilera sozialaren ahultzeak eta erronka berriek agerian utzi dute euskara eta hiztun komunitatea larrialdi linguistikoan gaudela, eta beste arnasaldi bat behar dugula. Eta etorkizuna jokoan den honetan ezinbestekoa da guztiok dagokigun erantzukizuna geure egitea, euskararen normalizazio eta biziberritzearen aldeko indar berri bat sortzea.
Bide horretan ezinbestekoa da, euskara kinka larrian izan den beste momentu batzuetan bezala, berriro ere, euskaltzaletasunaren giharra indartzea. Izan ere, euskarak eta euskal hiztun komunitateak izan ditu lehenago ere larrialdi gorriko uneak, behin betiko itzaltzeko arrisku momentuak. Eta euskaltzaleen eskutik etorri da aldi bakoitzean Pizkundea. Milaka euskaltzaleren bulkada, erabaki eta ekimenetatik. Eta, batik bat, milaka euskaltzale horiek une kritikoetan elkarrekin aritzeko eta egiteko izan duten gaitasunetik.
Horretarako lehen gune bihurtu nahi dugu abenduaren 27ko ekitaldia. Euskarak, hizkuntza guztiek bezala, etorkizunik izango badu unibertso bat behar du, zentzua emango dion irudi eta erreferentzia mundu bat. Eta unibertso hori kultura da, euskarazko kultura, zailtasun gehigarriak erantsiko dietela jakin arren, euskaraz sortzen duten kulturgileek eskaintzen diguten unibertsoa. Beraz, kultur kutsukoa izango da ekitaldia, eta musikak eta musikagileek, euskararen soinu-bandak, presentzia nabarmena izango dute. Xehetasunak eta artisten zerrenda aurrerago aletuko ditugu.
Abenduaren 27a data garrantzitsua izango da euskaltzale guztiontzat. Euskaltzaleon komunitate sentimendua sendotu eta arnasa kolektibo bat izango da, Pizkunde berri baten premia irudikatzeko momentu sinboliko bezain garrantzitsua. Eta Pizkunde horretarako bidean etorriko diren beste mobilizazio batzuen abiaburu.
Euskaltzaleon garaia da. Biltzekoa. Elkarrekin arnasa hartzekoa. Abenduaren 27an ikusiko dugu elkar.
Azkenik, Kontseiluaren jarduna babestu nahi baduzu, egin zaitez laguntzaile: kontseilua.eus/laguntzaile
Help center
Promotions and discounts
Kenne uns
Bist du ein Organisator?
Kundenservice
Whoops! Time has run out.
Remember that you have 15 minutes to complete the process.Sie haben die maximale Anzahl von Tickets für diese Sitzung überschritten.
Bitte schließen Sie diesen Kauf zuerst ab, wenn Sie mehr Tickets kaufen möchtenSie haben die maximale Anzahl von Tickets für diesen Tarif überschritten.
Bitte schließen Sie diesen Kauf zuerst ab, wenn Sie mehr Tickets kaufen möchten